Terminalaren panoramika


  Terminal de Autobuses de Garellano, S.L. Bilboko Udalak Bilboko Autobusen Terminala (Termibus) ustiatzeko duen emakidaren enpresa titularra da. Terminala 1996. urtean sortu zen

  TERMIBUS, Garellanoko futbol-zelai zaharrean kokatuta dago eta Bilboko hainbat lekutan sakabanatuta zeuden autobus linea erregularrak batzeko sortu zen, gure hiriko autobus erabiltzaileari zerbitzu zentralizatua, iristerraza eta homogeneoa eskaintzeko, bai geografia- bai informazio-ikuspegitik; eta horren ondorioz autobusak irteteko eta heltzeko gune zentrala da orain, nazio zein nazioarteko bidaietarako.

  Gaur egun Termibusek, Bilboko hiri osoaren antzera, eboluzionatu egin du eta azken urteotan gertatu diren aurrerapenetatik onura jaso du eta, horren ondorioz, gaur esan dezakegu Hiribilduko toki estrategikoan kokatuta dagoela, autobus linea erregular eta diskrezionalak bere funtzionamendurako behar duen autopistarako sarbide ezin hobeak dituela. Baditu, halaber, hiri eta hiriarteko gainerako garraioekiko loturak: metroa, tranbia, Renfe aldirikoak, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko autobusak, aeroportuarekiko lotura eta abar. Ezaugarri guzti horiek modalitate artekoeta kalitateko bereizgarritasuna ematen dio.

Diseño: logo kernet "Kernet, internet y nuevas tecnologías"